Euskaldunon artean hainbat egoeratan gaztelaniara joteko ohitura daukagu. Halangoetan euskera erabilteko konbitea egin gura dau Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak kanpaina baten bitartez. Eguneroko bizitzako egoerak erakutsiz, jarreretan eragitea da bideoon helburua, ahalegin txiki bategaz asko aurreratuko geunkelakoan. http://www.aldatutxipa.eus/ helbidean dagoz bideoak, zer pentsau emoteko eta gure jokabideetan positiboago izan gaitezan.