Errotak ondasun handia izan dira gure herrietan iraganean. Gaur egun gehienak ez dabilz martxan, baina euron barri eukitea garrantzitsua da lehenagoko lanbideak eta ekonomiaren zutabeak ezagutzeko.
Zeanurin hainbat errota egon dira, beste herri batzuetan moduan. Urteokaz hori atxakiatzat erabilita, ibilaldia eratuten dabe maiatzeko lehenengo domekan, eta aurten maiatzaren 8an izango da.
Urteerea herriko plazan izango da goizeko 9:00etan. Aurretik izena emon behar da, 8:30etik aurrera, eta 6€ ordaindu. Ibilbide bi egongo dira, bata luzea, 18 kilometrokoa, eta bestea laburra, 12koa.
Zeanurin hamazortzi errota egon dira. Joan dan mendearen erdialdera arte gehienak beharren jarraitzen eben, baina honezkero eihoteari itxita dagoz, eta batzuk bertan behera. Dana dala, ibilbidean pare bat ikusteko aukerea egongo da.