Egunkari baten irakurria: “ZapatuKO goizeKO hamarretatik aurrera…”. Zapatuko goiza.
Izen bi alkartzen ditugunean izen sintagma berean, beti ez da zertan txertatu –ko edo –ren atzizki genitiboa. Alkarri lotzen jakozan izaerea zelangoa dan, horrek asko baldintzatzen dau. Zapatua eta goiza alkartzen ditugunean, hiztunok ezetariko lokarri-atzizki barik batzen ditugu izenok: zapatu goiza, eta bardin zapatu eguerdia, zapatu arratsaldea, zapatu iluntzea zein zapatu gaua edo zapatu goizaldea. ZapatuKO goiza ez dogu esaten; ezta zapatuAREN goiza be.
Baina goiza eta hamarrak ordua alkartzen ditugunean, ezinbestekoa dogu –ko eranstea: goizeKO hamarretan, eguerdiKO hamabi eta erdietan, arratsaldeKO bostetan, iluntzeKO zazpiretan, gaueKO hamarretan edo goizaldeKO lau eta erdietan.
Halanda ze, irakurri dogun hori erdizka baino ez dago ondo. ZapatuKO goizeko okertzat joko dogu eta goizeKO hamarretatik zuzentzat.
Adolfo Arejita
Lau haizetara