HizkuntzaZahar-barriak

Zamudio baserriz baserri

Posted on

Baserriak gure paisaia moldatzen daben eraikinak dira, baina hori baino gehiago be badira. Izan be, gure izakerearen adierazgarria da baserriko bizimodua.

Horrez ganera, baserri bakotxak bere izena dauka, eta izen horrek emoten deutso izana sarritan bertan bizi danari. Hondino be askotan izentetan doguz personak etxearen izenagaz.

Horren garrantzia ikusita, Zamudioko baserriak argitalpena egin dau Labayru Fundazioak, udalaren eskariz. Bertan baserriak banan-banan emoten dira, argazki bategaz. Informazinoan hainbat jakingarri batu dira: izena eta aldaerak, etxearen ezaugarri nagusiak, denporan zehar izandako erabilerak eta abar.

Horretarako, hainbat artxibo arakatzeaz ganera, herritarrei be galdetu jake. Izan be, idatzizko eta ahozko informazinoa beti ez dator bat, eta biak hartu behar dira kontuan.