LiteraturaZahar-barriak

XXII Augustin Zubikarai Nobela saria

Posted on

2022ko Augustin Zubikarai nobela sarian parte hartzeko epea zabalik dago. Nobela bat idatzi gura dauenak irailaren 31ra arte dauka egitasmoa aurkezteko aukerea. Heldutako proiektu guztiak Ana Urkiza, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenek osatutako epaimahaiak aztertu, eta urriaren 31rako emongo dau bere ebatzia.

Irabazleak 6.000 euroko saria hartuko dau eta, horrez ganera, lana Elkar argitaletxeak argitaratuko deutso.

Lana euskeraz idatzia eta originala izateaz ganera, behin amaituta gitxienez 150.000 karaktere euki beharko ditu.

Beka modura aurkeztutako sari honen helburua idazle hasi barriei plaza eta bultzada emotea da. Bide batez, Ondarroako Augustin Zubikarai idazle oparoa omentzeko balio dau.