LiteraturaZahar-barriak

XX. Augustin Zubikarai saria

Posted on

Augustin Zubikarai Ondarruko idazlea zana gogoan hartuta, haren izeneko literatur-beka deitzen dau aspalditik Ondarruko Udalak Elkar argitaletxeagaz batera. Aurten 20. edizinoa da.

Beka nobela bat sortzeko da, eta hautagaiek irailaren 30era arte aurkeztu leikiez euren egitasmoak. Epai-mahaiak urriaren amaieran emongo dau bere ebatzia, hortik aurrera irabazleak urtebeteko epea eukiko dau lana amaitzeko. Horren ostean, Elkarrek argitaratuko dau idazlana.

Aurkeztuko diran lanak originalak izan behar dabe, ez beste inondik moldatuak edo itzuliak, argitaratu bakoak eta saritu bakoak. Lanaren lagin bat eta egitasmoa aurkeztu behar dira. Irabazleak 6.000 euroko saria hartuko dau.