Martiaren 21, 22 eta 23an XV Euskal Astea egingo da Bilbon Leizaola Fundazioak eratuta. Hitzaldiak Bizkaiko Foru Liburutegian (Diputazio kalea 7) izango dira, arrastiko 4:30etatik aurrera.
Egun bakotxean gai bat jorratuko da: 21ean Hizkuntza Politika; 22an Bake Prozesua eta 23an Gazteria.
Agintariek emongo deutsie hasierea programeari: Miren Dobaran Urrutia, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Sustatzeko Zuzendari Nagusia; Ana de Castro Rubalkaba, Bilboko Udaleko Euskara Sailataleko Zinegotzia; Angel Elas Ortega, EHUko Lan Harremanen Unibertsitate Eskolako Zuzendaria, eta Jose Antonio Dorronsoro Barberena, Leizaola Fundazioko presidentea.
Euskeraren gaian sartzeko, Miren Azkarate andreak egingo dau hitzaldi nagusia. Gaia: Nolakoa da, edo izan behar du, EAEk behar duen Hizkuntza Politika zilegi eta iraunkorra?
Miren Azkarate Euskaltzain osoa da, Kultura sailburu ohia eta EHUko irakaslea.
Horren ostean, mahai-inguruan, euskerearen egoera eta erabilerea indartzeko proposamenak eztabaidatuko dira.
Gaia: Euskararen normalizazioa eta aurreikusten diren erronkak. Ezagupenetik erabilerara jauzia nola eman?.
Parte-hartzaileak: Iker Martnez de Lagos, Topaguneko idazkaria; Igone Etxebarria, Labayru Ikastegiko kidea; Iaki Lasa, Euskararen Kontseiluko ordezkaria; Lander Solozabal, Bizarra Lepoan Euskara Elkarteko kidea.
Aurkezle edo moderadore egingo dau Agurtzane Bilbao kazetariak.
Bake-prozesuari jagokonez, hitzaldi nagusia Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak egingo dau Pasos para la construccin de la Paz en Euskadi gai hartuta.
Horren ostean, ETAren ostean, zer? galderari erantzunez, Euskal Autonomi Erkidegoko panorama politikoari buruzko ikuspegia azalduko dabe Legebiltzarrean azken agintaldian ordezkaritza dauken alderdi politikoek.
Gazteria dala-ta, Nacho Rodrguez Puertas Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Elkarte Ekintzako zuzendariak egingo dau hitzaldi nagusia. Gaia: Anteproyecto de Ley de Juventud y objetivos estratgicos del III Plan Joven. Juventud Vasca Cooperante.
Eta ostean, mahai-inguruan, Juventud Vasca Cooperante: Buenas prcticas y ejemplos de jvenes cooperantes gaia landuko dabe GKEen ordezkariek.