Wikitribia euskeraz jolastu ahal izateko jokoa da. Talaios Kooperatibak ipini dau euskeraz, Tom J. Watson softwareko ingeniariak sortutako Wiktrivia karta-jokoan oinarrituta. Kartetan agertzen diran datuak Wikidata eta euskerazko Wikipediatik hartuta dagoz.
Jokoaren oinarria pantailan agertzen diran kartak denpora-lerroan ordenean zuzen ipintea da. Olgetako ez da aplikazinorik behar, zuzenean jolastu daiteke.
Jokoa hasteko, karta bi eta hiru bihotz agertzen dira. Karta bat pantailaren erdian dago eta haren gainean hiru bihotzak. Behean ezkerraldean beste karta bat dago. Karta bakotxean datuak agertzen dira, eta ordena kronologikoaren arabera ordenau behar dira, erdian dagoan kartea beheko lerroan ondoen joakon tartean sartuta.
Bihotzak desagertzen doaz huts egin ahala, danak galdutakoan partida amaitu da, eta beste bat hasteko momentua da. Ez dago denpora-mugarik, eta asmatzen dan bakotxeko puntu bat lortzen da.