HizkuntzaZahar-barriak

Urte barriagaz batera badatoz euskerako diru-laguntzak

Posted on

Euskerako egitasmoak urtean zehar aurrera egin gura dabezan alkarte, udal eta enpresek herri-erakundeek deitzen dabezan diru-laguntzera joten dabe egitasmook aurrera eroateko diru lagungarriaren bila.

Ba bai Bizkaiko Foru Aldundiak bai Eusko Jaurlaritzak argitaratu dabez deialdiok eta urtarrilean zehar dago eskariak egiteko epea zabalik.
Euskera bultzatzeko ekintzak edo jarduerak, hedabideetan euskereak presentzia euki daien, enpresetan lan arloan euskerearen erabilera handitutera begira egingo diranak… Holangoak urtean zehar egiteko asmoa daukenak oraintxe dauke diru-laguntza eskatzeko aukera.