LiteraturaZahar-barriak

Urruzuno Literatura Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Posted on

Urruzuno Literatura Lehiaketan lanak aurkezteko epea zabalik dago honezkero, otsailaren 28ra arte. Hezkuntza Sailak sortutako eta eratutako lehiaketa honek helburu zehatza dauka: euskal ikasleen artean literaturarako zaletasuna sustatzea eta gazteek euskerea euren gogoeta, bizipen eta sentimenduak adierazoteko tresna lez lantzea.

Bai prosan bai poesian parte hartu daiteke, eta parte-hartzaileak kategoria bitan banatzen dira:

-B kategoria, DBHko 3. eta 4. mailetako ikasleentzat.

-A kategoria, Batxilergoko 1. eta 2. mailetakoentzat eta Erdi Mailako Heziketa Zikloetan dabizenentzat.

Gaia librea da, baina aurkeztuko diran lanak originalak izango dira.

Epaimahaiak 20 lan onenak aukeratu eta sarituko ditu aurkeztutako guztien artetik: 10 lan kategoria bakotxeko (bost prosa-lan eta 5 poesia-lan), eta Hezkuntza Sailak liburu bat argitaratuko dau saritutako lan guztiakaz Sagastiberri sailean.

Lan sarituen egileek, bost eguneko literatura-egonaldian parte hartzeko aukerea izango dabe. Egonaldi horretan, idazteagaz zerikusia daukien jarduerak izango ditue, euskal artista batzuk gertu-gertutik ezagutuko ditue, eta Euskal Herriko hainbat leku be bai. Euskal idazle bat eukiko dabe laguntzaile denpora guztian.

Horrezaz ganera, ikastetxeen eta irakasleen ahalegina autortu eta eskertu guran, lan kopururik handiena aurkeztu daben 5 ikastetxeak be saritu egingo dira. Hezkuntza Sailaren Idazleak Ikastetxeetan programako bina saio egiteko aukerea izango dabe saritutako ikastetxeek.