Irudi ederreko errefrau honen adierazkizuna garbia da. Irudiaren sekuentzian, sagua edo katua edo txakurra urdaiaren atzean ibiltea da berezkoa, berez jagokona. Baina errefrauak iduleztara dakar sekuentzia; atzekoz aurrera aktante biak, usadioaren, usu-legearen kontra: urdaia saguaren atzetik.
Gizaki-hartuemonetara ekarrita, neska-mutilen hartuemonetara, tradizinoak agintzen dauena, mutila neskatilearen atzean ibiltea ohi da, eta susmo txarrekotzat jo izan da neskatilea mutilaren atzean ibiltea. Kontrako joera hori aditzen emoteko irudi gisa entzute da herri-berbetan urdaia saguaren atzetik ibiltearena. Modu zuzenagoz esanda, premina dauena norberaren bila ibili beharrean, norbera ibiltea bestearen atzean.
Meñakan aspaldi ikasi neban esakuntzea: “Gure amak esaten deu, urdeidxek ezteuela ibilli biar saguen atzetik” (Rosa Mari Arano. 1980).
Errefrau horren irudi-osagarriak, batetik urdaia, jaki gozoa. Bestetik, animalia izena: sagua, txakurra edo katua.
Formulatze diferenteak ezagutzen jakoz errefrau honi. Bat, soila eta laburra: «Katue txakurren atzien» (Atsot 8387). Beste bat, esplizitoagoa, mezuaren intentzinoa oso-osorik agirian ipinita: “Sague katuen atzien, neskatillie mutillen atzien” (Atsot 11580).
Adolfo Arejita