HizkuntzaZahar-barriak

Umeentzako egonaldiak udan Euskararen Etxean

Posted on

Aurtengo udan umeentzako egonaldiak antolatu ditue Euskararen Etxean, “Hitz eta jolas!” izenburupean.

Astebeteko programea da, goizez bost egunetan, 6-10 urte bitarteko umeei zuzenduta. Hiru txanda egingo dira, eta bakotxean 8-15 umeko taldeak osotuko ditue.

Txandak data honeetan izango dira: ekainaren 24tik 28ra; uztailaren 1etik 5era; uztailaren 8tik 12ra.

Programan parte hartzea doakoa izango da, baina izena emon behar da martiaren 18tik apirilaren 18ra bitartean.

Hainbat jarduera egingo ditue umeek: antzerkia, berba-jolasak, dantza, kantagintza, eta euskereagaz eta sormenagaz lotutako beste batzuk.

Egonaldian, Euskararen Interpretazio Zentroan dagozan edukiak landuko dira; beti be, umeen adin-tarteetara egokituta, eta modu ludiko eta dibertigarrian jorratzeko moduan.