LiteraturaZahar-barriak

Umeen Literaturako XI. Mikel Zarate Sarirako deialdia

Posted on

Mikel Zarate Sariak hamaikagarren deialdia deitu dau, euskeraz idatzitako ipuin eta nobelak idazteko. 6-12 urte bitarteko irakurleei begira egindako idatziak izango dira.

Sari honen helburua umeentzako testu literarioak sortzen eta idazleen lana bultzatzen laguntzea da. Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak alkarregaz egindako deialdi honek hamaika urte daroaz martxan, beste horrenbeste emaitza lortu dituela.

Parte hartu gura dabenek hiru ale bialdu behar dabez Lezamako udalera maiatzaren 31 baino lehen. Sari bakarra dago, 3.000 eurokoa, eta saritutako lana Elkarrek argitaratuko dau.