Gehienetan talde-buruek erabagiten dabe zertan jolastu. Norgehiagokan parte hartuko daben taldeak eginda badagoz, jokoa zeinek hasiko dauan erabagi behar da, bestela lehenengo taldeak egin behar dira.
Taldekideak hautatzeko bide bat, Euskal Herri osoan oso zabalduta dagoana, hanketara egitea da. Azkenengo pausuaz aurkariaren oina zapaltzea lortzen dauanak irabazten dau eta bera izaten da jokoari hasiera emon edo taldekideak aukeratzen hasten dana. Gero txandaka banan-banan euren eretxian onenak direnak hautatuz osatzen dira talde biak.
Guztiek parte hartuko dabe eta inor ez da baztertuko jokoan, baina hierarkia zuzen jagonda. Indarrik gitxienekoak, gazteenak, edo joko horretan sekula ibili bakoak beti izango dabez garrantzi gitxiko ardurak.
Badira taldekideak hautatzeko beste era batzuk, adibidez formulen bidez (rifak). Formula honeek, euskeraz zein erderaz, zentzun eta orden handi bako hitz eta esaldiak izaten dira gehienetan. Hitz edo silaba bakotxeko atzamarraz mutiko edo neskato bat seinalatzen da, ordena jarraituz. Eta formularen azkenengo hitza tokaten jakon mutiko edo neskatoa jokorako izendatu edo baztertu egingo da.
Erabilten diren formulak:
Atxea-motxea, kolori pan Don don beleron
neure semie errotan belerongo elixan
errotatxurik errotatxure zazpi gizon dantzan
nenbillela zu mozkorra
topau neban erbi bet ni mozkorra
jeurti neutsen harri bet ahal dabena
atara neutsen begi bet kanpora.
ipini neutsen barri bet (Abadio).
zelemie kanpo
zelemie kanpo Dona dona katona
gari buru sutondoan aitona
gari buru lepotik behera kutuna
zipizt. atera kanpora neska tuntuna.
(Gorozika) (Beasain).
Baga, biga, iga
laga, boga, sega
zai, zoi, bele
arma, tiro, pun.
(Lekuonak bildutakoa).
Hautaketa egiteko beste modu batzuk, idor ala busti (cara o cruz). Zotzetara, palu laburrena edo luzeena ateratea, «a pares o nones»…
Jokoan nor hasiko dan erabagiteko, jokoaren saiakerak egiten dira, adibidez kaniketan marra batera parajetutea…