BarriketanEtnografia

Umeen izenak

Posted on

Larrabetzuko Libe Asuari gizonak esan eutsan umea neskea bazan, amaren izena ipiniko eutsiela, eta mutila izan ezkero, aitarena. Neskea jaio zan lehenengo eta Libe ipini eutsien. Lekukoak ez dau ezagutu umeei eguneko santuaren izena ipintea, baina senarrak bai. Haren aitak Trifon euki eban izena. Garagarrilean izaten da Trifón Santuaren eguna, eta egun horretan jaio zalako ipini eutsien izen hori. Trifón izen handia zala esaten eban gizonak. Ama Bruna zan eta aita Trifon; eguneko izenak ziran. Lekukoak ez deutso begitu eguneko santuaren izenari, eta bere aitak eta amak be ez.