Mungiako Mari Agirrek dinoskun lez, umea jaioten zanean, lehenengo garbitu egiten eben, eta gero erropatxuak ipini: lehenengo kamisea, eta ganean juboia eta jertsea. Oihala batzeko izara txikitxu bat ipinten eben lehenengo, eta gainean felpazko oihala. Azkenean, paxea ipinten eutsien umeari, hazurrak okertu ez ekiozan.