EtnografiaZahar-barriak

Udarako plan ezinhobea, ibilbide historikoak

Posted on

«Ibilbide Historikoak» bisita gidatuen programak ibilbide honeek proposatzen ditu: Ibilbide arkeologikoak Urdaibaiko aztarnategietan, burdinoletako bideak Lea eta Barbadun ibaietan eta Bizkaiko Zin-bidea.

Guztira 8 plan dira, ekainetik irailera bitartekoak, Bizkaiko leku ezezagunak, normalean bisitatu ezin diran leku zoragarriak eta bereziak ezagutzeko.

Hamahirugarren edizino honetan, ibilbideak tren turistikoan nahiz oinez egin ahal izango dira, naturaz, paisaiaz, ondareaz eta historiaz gozatu bitartean; horrez gainera, mendi-ibilbideak egiteko aukera eskainiko da.

Ibilbideetan izena emoteko epea zabalik dago. Ibilbide historikoetako bisita guztiak konsultatzeko, www.bizkaikoa.bizkaia.eus webgunera jo, deitu 688.856.689 telefono zenbakira edo idatzi mezu bat ibilbideak@bizkaia.eus posta elektronikora.