Orozkoko Pablo Aramendik kontetan dauanez, egiten ziran txondorrak, tonelada askotakoak; hogei toneladakoak-eta ikatz garbian. Lehenengo egurrak ondo metatu behar ziran, zulo gitxigaz. Egurrak ondo plegau behar ziran. Gero tapetan zan zohiekaz eta gainetik botaten jakon potxaldeko hautsa: aurreko txondorretatik geratzen zan zaborra. Erdian egiten zan tximinia moduko bat palukaz. Gero egiten zan su handi bat eta paleagaz hartu eta erditik sartu. Suak hartu arte egoten zan zabalik, eta suak hartutakoan tapau egiten zan goitik. Sua beheko hegaletatik kontroletan eben, zuloak eginda. Hutsunea geratzen zanean, zabaldu eta egurrez beteta ostean, ondo estaltzen zan. Txondorra egosten egoten zan hogei-hogeita hamar egunean.