BarriketanEtnografia

Txinparta taldea

Posted on

Bilboko Iñaki Irigoienek kontetan dauanez, kultura-munduagaz zerikusia izaten hasi zan Dindirri taldean eta Euskaltzaindian sartu zanean. Euskaltzaindira 15 urte ingurugaz hasi zan joaten. Txinpartan astean birritan edo hirutan entseatzen eben. Txinpartan danetarik egiten eben: teatroa euskeraz; abesteko neska-talde eder bat eukan; txistulariak −honeek be talde on bat egin eben−. Eurek be dantzan egiten eben; askotan Dindirriko beste lagun batzukaz. Leku txikietan egiten eben dantzan. Txinparta leku askotan ibili zan teatroa egiten, bai Donostian, bai Eibarren. Entseguen eta abestien arduraduna Jon (Ziarsolo) izan zan, Abeletxeren semea.