Abenduan Labayru Fundazioak Txalopin txalo izeneko kantu-bildumatxua prestatu eban Durangaldeko Mankomunitatearentzat.
Kantutegi tradizionala da, herriko kantuak batzen dituena, etxeetan eta lagunartean abestuz heldu diranak gurera. Lanaren helburua transmisinoa bermatzea da, eta familian umeakaz abestu ahal izatea.
Argitalpen hori oinarritzat hartuta, familia ikuskizuna egingo dabe Berrizen otsailaren 21ean, arrastiko 5etan, herriko Kultur Etxean. Liburuaren aurkezpena izango da, baina musikatua. Plan hoberik?