BarriketanEtnografia

Totoa

Posted on

Jose Amezagak kontetan dauanez, totoa urtero-urtero egiten eben. Inguruan idi-buztarriak egozan. Bada, bost bat idi batzen ziran gurdi bete irea, otea edo egurra ekarteko. Kargau eta etxera ekarten ebezan eta metea egiten zan. Hori beharrori egitearren afaria emoten jaken. Afari horretan kontuak kontetan ziran. Orduan edan gitxi egiten zan, baina holakoetan ardaoa egoten zan, eta gitxi edanda alegre egoten ziran danak.

Artegiagaz be bardin izaten zan. Bateren batek artegia ipini gura izan ezkero, eta posibilidaderik edo dirurik ez baeukan, totoa egiten eban. Afaria egiten zan eta hara joian bakotxak ardi bat eroaten eban erregaletako. Holan hasten zan artegia.

Baten aita eta biak, bera umetxua, gaztetxua zala oindinokarren, Lemoizera joan ziran. Totoa egin zan, ardiena eta satsarena. Gizona pobrea zan, etxea egin eben eta diru barik egoan, orduan, totoa egin eban. Etxetik gurditxu bete sats eroan eben behiakaz.