HizkuntzaZahar-barriak

Topaldia hizkuntza aniztasunari buruz

Posted on

Urtarrilaren 28an 19. Topaldia egingo da, hau da, euskalgintzako kideen alkargune, prestakuntza eta gogoetarako topaketa. Aurten Bilboko EHUren Bizkaia Aretoan egingo da, 9:00etatik 14:30era bitartean, «Hizkuntza aniztasuna, zubi bat euskaratik» izenburupean, hizkuntza aniztasuna berbagai hartuta, euskereak kohesinorako eta bardintasun sozialerako dauen balioa lantzeko.

Harrera eta hizkuntza aniztasunaren kudeaketa egoki bati begira jartzea da helburua, hainbat ikuspegitatik: hizkuntza gitxituek eta euskereak harrera prozesuetan daukien garrantzia aztertu, herri ezbardinek eredugarri dituen proiektu eta praktika onak konpartidu eta migrazinoak herri euskaldunetan izandako esperientziak ezagutu.

Egitarau betea prestau dabe horretarako bertako eta kanpoko hizlariakaz, soziologiaren, antropologiaren, udalen eta alkarteen ikuspegiak konpartiduteko.

Aurkezle-moderatzailea Arkaitz Zarraga izango da.