Perutxu harrapau eban Tartalok kobazuloan. Orduan, Perutxuk Tartalo mozkortu egin eban, ilintia sartu eta itsututa. Tartalok atakako harria kendu baino lehenago sartu eutsan atzamarrean eraztun bat berba egiten ebana: Hemen nagok, hemen nagok!
Ikusi ez eban egiten, baina entzun bai. Ardiak kobatik urten ahala ikutu egiten ebazan, orduan Perutxuk ardi-narrua ipini eban gainean, baina eraztuna ez zan isiltzen; orduan, Tartalok segidu eutsan presara edo itsasora, jausi arte.