LiteraturaZahar-barriak

SORMENE Galdakaon azaroaren 16-21 bitartean

Posted on

Aurten bigarrenez iragarri dau Galdakaoko Udalak Sormene, Galdakaoko sorkuntzen plaza, azaroaren 16tik 21era bitartean kultura-egitarau bete-beteagaz.

Sormene egitasmoaren oinarria sorkuntza da, sortzaileei babesa eta plaza emotea helburu dauela. Musika, dantza, antzerkia, zinema, ipuinak, komikia, bertsoa, ilustrazinoa, literatura. Danetarik, euskaraz eta emakumeen eskuak nagusi dirala.

Aurtengo edizinoan, ikastetxeakaz aparteko jarduerak landuko dabez: antzerkia, dantza, musika eta ilustrazino-tailerrak eratuko dabez LH, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat, arloan arloko profesionalen eskutik. Formol laborategiak emongo dau antzerki-tailerra, dantza Dantzan.eus-eko Gari Otamendik, Ines Osinagak musikaren eta emakumeek plazan daukien lekuaren inguruko hausnarketa; eta Eider Eibarrek ilustrazinoa eta bideo-jokoa.

Herrian zinea, solasaldiak, emakume konpositoreen obren kontzertua, antzerkiak, ipuin kontaketak, bertsoak, komikia, musika, eta abar egingo dira aste osoan zehar, batzuk Torrezabal kultur etxean, besteak Ardantza parkean.

Sarrera guztiak doakoak izango dira, eta emanaldiak baino ordubete lehenago hasiko dira banatzen, lekuak amaitu arte.