Zahar-barriak

Sorkuntzarako bekak

Posted on

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak SORMEN BEKA DA aurkeztu dabe, aurten zazpigarrenez, Durangoko Azokaren barruan. Helburua euskerazko sorkuntza bultzatzea da, eta sortzaile hasibarriei euren lana zabaltzeko aukerea emotea.

Sortuko dan lanak «Euskara jendea» gaia landuko dau eta museorako modukoa izan beharko da, edozein diziplina kontuan hartuta: pintura, eskultura, ikusentzunezkoa, performancea…

Lanak irailaren 21era arte aurkeztu daitekez, eta irabazleak 15.000 euroko saria izango dau.

Bestalde, Loraldiak Sormen digitalerako beka deialdia egin dau. Bekaren helburuak euskerazko sormen digitalak sustatzea eta ingurune digitalean euskerazko egitasmoek presentzia izatea dira. Kultur sorkuntzearen barruan arlo guztiak onargarriak izango dira: musikea, arte eszenikoak, arte plastikoak, jantzea, komikigintzea, bertsolaritzea, gastronomia, rol jokoak, Interneteko baliabideak, audioa… Proposamena diziplina batekoa zein diziplinen artekoa izan daiteke.

Proposamenak aurkezteko urriaren 18ra arteko epea dago. Onuradunak urtebeteko epea izango dau proiektua gauzatzeko eta 2026ko Loraldia Festibalean aurkeztuko da emoitzea. Bitartean 10.000 euroko laguntasuna hartuko dau.