HizkuntzaZahar-barriak

Sopelan 28. Esaera Zaharren Txapelketea

Posted on

Sopelan aurten be Esaera Zaharren txapelketea egingo dabe, 28. Edizinoa honezkero. Apirilaren 1ean izango da, eta bertan parte hartzeko 16 urtetik gorako bi, hiru edo lau personako taldeak osotu behar dira eta izena emon. Horrez ganera, inskripzinoa eta bazkaria ordaindu behar dira.

Parte-hartzaileek 100 esaera zahar jakin behar dabez, bertsolariek euren bertsoen bitartez adierazten dabena zein dan asmatzeko. Igarri ezkero saria hartuko dabe.

Goizeko 11:00etan batuko dira lehiakideak, bertsolariak, antolatzaileak eta musikariak. Eguerdian kanporaketak jokatuko dabez, eta arrastian finala.

Hona esaldien adibide batzuk: Adiskideak, zaindu beharrekoak; Aaitzakia bila dabilenak beti aurkitzen du; Akatsik gabeko laguna, aurkitu ezin duguna; Apirileko egunak hiru aro; Asko dezake eskuak, baino gehiago buruak; Asto batek baino bik gehiago dakie; Bakerik txarrena hobea, gerrarik onena baino.