BarriketanEtnografia

Soloen bedeinkazinoa eta sorginak

Posted on

Basauriko Miren Beti eta Iñaki Dobaranen esanetan, maiatzean soloan landarea ipinten zan. Etorten zan abadea, eta euskeraz edo erderaz, bedeinkazinoa egiten eban, personei moduan egiten eutsen landareei be: artoari, gariari… Botaten eban ur apur bat. Horrez ganera, lekukoaren amamak esaten eban bedeinkazinoa sorginak Finagara ez joateko egiten zala. Horretarako egiten ei ziran letaniak eta gero bedeinkazinoa.