Zaldibarko Pedro Garitaonandiak dioskun lez, debutau ebanean, 90 ogerleko kobretan ebazan partiduko; eta gerora, gehienean be 4.000 pezeta. Pelotari batzuek grebea egin eben ez eutseelako behar zan moduan pagetan.
Sasoi haretan, partidua amaitu eta segiduan kobretan zan. Irabaztearren, inoiz, sari berezia emon izan deutsie dirua jokatzen ebenek, ez enpreseak. Enpreseak, partidu bereziak ziranetan, 1.000 pezeta gehiago emoten eutsezan: eskuz eskukoetan, bikotxa; 8.000 pezeta.