LiteraturaZahar-barriak

Sarako idazleen biltzarra

Posted on

Aste Santuagaz batera badator urteroko moduan Sarako Idazleen Biltzarra. Hogeta hamahirugarren urtez egingo da idazleen azoka hau. Orain arte Pazko Astelehena izan da alkartzeko eguna, baina iaz egun bikoa egiten hasi ziran eta aurten be halan izango da, Pazko domeka eta astelehenean.

Iparraldeko idazleen lan barriak ezagutzeko aukera ederra da egun horretakoa, idazleakaz eurakaz egoteko eta gure literaturaren termometroa zein dan jakiteko.

Idazleak, argitaratzaileak eta irakurleak alkarren barri eukitea ezinbestekoa da, eta aldi berean ona be bai.

Egun ederra igaro gura dauenak plan ezin hobea Saran eta inguruetan suertau ezkero.