LiteraturaZahar-barriak

Santiago Onaindia literatur ikerketarako beka deialdia

Posted on

Amorebieta-Etxanoko Udalak 17. edizinoa deitu dau, euskal literaturaren arloan ikerketa egiteko. Urte birik behin egiten dan deialdi hau, herrian hain ezaguna izan zan Santiago Onaindia karmeldarraren omenez sortu zan bera hil zanean.

Beka eskatzeko, ikerketa-egitasmo bat aurkeztu behar da irailaren 29a baino lehen udalean bertan. Banaka zein taldean egin daiteke eskaria. Behin epai-mahaiak irabazlea aukeratuta, ikertzaileak urte bi izango ditu lana egiteko, eta 12.000 euroko laguntasuna. Horrezaz ganera, Udalak lana argitaratzeko konpromisoa hartzen dau.

Egitasmo honetan Labayru Fundazioak Amorebieta-Etxanoko Udalagaz batera jarduten dau, bai epai-mahaia osotzeko orduan, bai egindako lana argitaratzeko. Izan be, ‘Aita Santi Onaindia Beka’ izeneko bilduman argitaratzen dira lanok, eta honezkero hamabi aleko bilduma osotzen dabe.