EtnografiaZahar-barriak

Santakurtzeak Bizkargin

Posted on

Bizkargi mendiak Zornotza, Larrabetzu eta Morga udalerriak batzen ditu. Santa Kurtze eguna maiatzaren 3an da, eta egunean bertan mezea egongo da ermitan eta jaia.

Egun horretan ereinotzagaz egindako kurutzeak bedeinkatu izan dira, gero soloan, kortan, etxean-eta ipinteko. Etxea eta etxekoak babesteko ohitura horrek oraintsura arte iraun dau, eta orain be hainbat lekutan egiten dira halako bendizinoak.

Bizkargik, ostera, urteokaz beste jai-giro bat be hartu dau. Halan, hurrengo domekan Bizkargi Eguna egiten da. Jai ederra egiten da bertan: mezea, bertsolariak, erromeria… Egunerako joaten da hainbat jente inguruetako herri guztietatik. Etxetik bazkaria eroan eta parranda ederra egin izan dabe bai gazte kuadrillek bai familiek hainbat urtetan.

Izan be, iraganean Gorozika, Morga, Etxano, Larrabetzu eta Muxikako parrokietako jenteak eta udaletxeetako zinegotziek ospakizuna egiten eben eta Etxanoko Udalaren ordezkariak ‘txuzoa’ lurrean sartzen eban ermitaren ondoan.

Aurten, pandemiaren hondarrak atzean itxita, maiatzaren 7an ospatuko da Bizkargi Eguna.