Otsailaren 5ean ospatzen da Santa Ageda, eta bezperan ibilten dira gure inguruko herri gehienetan taldeak haren omenezko koplak kantetan. Hori holan izanda be, hainbat herritan jentea astegunez alkartzeko modurik ez dago eta asteburuan egiten dabe errondea, aurreko edo osteko zapatuan. Ondino holango koruak ikusteko gogoa euki ezkero, herri baten baino gehiagotan egongo da modua, baina hona Berriatuko konbitea otsailaren 8rako.
- 13:30etan BAZKARIXE frontoien, kantuan indartsu hasteko. (Emonizena udaletxean edo herriko tabernetan otsailak 6eguenerako.)
- 15:00etan Talde bitan herriko punta bietatik erdiruntz kantuan hasi.
- 18:00ak bueltan Herriko erdiunea talde biak bat eginda koplau.
- 21:30etan Montxorra eta jaia.