EtnografiaZahar-barriak

Sanmigelak asteburuan

Posted on

Irailaren 29an ospatzen da San Migel. Gure inguruan hainbat lekutan izango dira jaiak eta egongo da zer eta non ospatu.

Gure folklorean badira adierazpen berezi batzuk egun horretarako, gura dauanak ikusteko modukoak.

Markinan, esaterako, Arretxinagako jaiak egingo dabez, eta San Migel egunean bertan ohitura berezi bi egingo dira aurten beste urteetan moduan. Eguerdian, meza nagusiaren ostean, Xemeingo ezpata-dantza eta Aurreskua, eta gauerdian, gaueko hamabietan, Mahai gainekoa.

Iurretan be San Migel eguna da jai-egun nagusia, baina bezperan, bariku arrastian dago ‘Ohiturazko Doniel-hatxa jasotzea eta Dantzarien azkenengo ensaioa». 29an, barriro, Dantzari-dantza eta Nesken soka-dantza egingo dabez arrastiko zazpiretan. Doniel-hatxa ipintearen eta Dantzari-dantzaren ohiturea Durangaldean zabal dabil.

Batera zein bestera hurreratuten danak bertatik bertara ezagutu eta bizi ahal izango ditu jai-ohiturok.