Sanjuanetan hainbat ohitura egon dira gure artean. Sua egiteaz ganera, inontzatan ortozik edo biluzik ibiltzea eta abar.
Ohituretako bat San Juan haretxa etxe aurrean ipintea da. Hainbat izen hartzen ditu ohitura horrek herritik herrira: leizarra, Doniene karga.
Helburua babesa emotea da edozein kasutan, horregaitik ipinten da etxe aurrean ezeze eguneroko bizimoduan eragina dauken beste leku jakin batzuetan be: iturriak, ermitak, ganadua eta animaliak gordeteko lekuak.
Erramilletearen osagaiak be aldatu egiten dira, baina leizarrak indar handia dauka, nahiko orokorra da. Horrez ganera, ortuariak, etxeko lorak be ipinten dira. Goizean goiz ibiltzen da jentea, eguna argitu orduko generoa batzen eta prestatzen.