EtnografiaZahar-barriak

San Inazio Gorbeian

Posted on

San Inazio jai handia da gure inguruan, Bizkaia osoan behinik behin. Leku batzutan, ganera, bertako jaia be bada. Leku horreetariko bat Gorbeia dogu.

Egun horretan jente asko hurreratzen da Gorbeiara, batzuk Igiriaoraino, beste batzuk kurutzeraino, bakotxak ahal edo gura dauen lekuraino.

Jaiegun horretako programan ezin da ahaztu eguerdiko mezea. Igiako Edurretako Andra Marian ermitan izango da. Urteroko moduan aurten be hainbat jente batzea espero da. Bertan abestuko dabez Ama Birjina horren himnoa ezeze, San Inazioren martxea be. Zeanuriztarrak izango dira anfitrioi, bai mezan bai meza osteko barauskarrian.

Erromeria lagun dala, egun ederra pasetako plan ezin hobea.