Pandemiak, gure egutegiko jaiak alboratuarazo, eta urte biko bapeza itxi deusku. Egoerea ez da normaldu hondino, ezta urrik emon be, baina ospakizun batzuk, apalago bada be, agertuz doaz.
Aste honetan hiru jai daukaguz alkarren jarraian. Hilaren 2an Kandelario, kandelak bedeinkatzeko eguna, ospatzen da. Kandelok ekatx-egunetan ixetuten izan dira, eta etxekoren bat hil orduan, kasurako. Argiaren bitartez babesteko indarra emon izan jake.
Hurrengo eguna San Blas dogu, Abadiñoko ganadu-feria ezaguna egiteko eguna. Hori be aurten bueltau egingo da. Egun horretan, ganera, sanblas-hariak bedeinkatuten dira, etxekoek eta etxeko ganaduek jaten dabezan genero batzukaz batera, gaixoetatik babesteko.
Eta 4a Santa Ageda bezpera, Siziliako martiriari koplak abesteko eguna. Hau be joan dan urtean egin barik geratu zan, baina aurten, talde batzuk sikeran, eta neurri guztiak hartuta, kantuan urteteko dira. Bizkaian entzuterik handienekoa daukan korua, Arratiko korua, Arratian eta Bilbon ibiliko da egun osoan.