San Anton neguko santua dogu, urtarrilaren 17an ospatzen da eta entzute handia euki dau gure artean, ganaduen babeslea dalako. Ohikoa izan da oraintsura arte animaliak bedeinkatutea eta jatekoak be bai.
Horregaz lotuta, Garain gaur egun be enkante berezia egiten dabe San Anton egunean bertan. Mezea lehenengo, eta ostean, etxeko produktuen enkantea. Herritarrak eurak emondako generoa da subastara ateraten dana: jatekoak, edatekoak, ontziak, etxeko eta soloko tresnak bakotxak ahal eta gura dauena.
Horreek subastau egiten ditue meza ostean, bertara doazen guztien artean. Batutako dirua, ostera, norbaiteri lagunduteko, Gobernuz Kanpoko Alkarteren batentzat, hondamendiren bat egon dan lekuren batera bialtzeko izaten da.
Ohitura hori Erdi Arotik ei dator, eta antza danez lehenago leku gehiagotan egiten zan Oiz mendiaren magaleko herrien artean. Gaur egun Garaikoa ezagutzen da, eta eutsi egiten deutsie. Aurten be halan egingo dabe.