Tratetan doguzan datu personalen izaera pribaduaz eta erabilera zuzena egiteaz arduratzen gara. Datu horreek zelan tratau geinkezan deskribiduten dau politika honek, bai eta erabiltzaileak webgune honetan eta, hala jagokonean, haren azpidomeinu guztietan biltzen diran bere datu personalen gainean zer eskubide dituan be.
Jurisdikzinoa eta eskumena
Baldintza honeek interpretetean, eta webgune honetako zerbitzuakaz zerikusia daukan edozein gaitan gatazka edo liskarren bat sortzen bada, jurisdikzino eta araudi aplikagarria Espainiakoa izango da, eta eskumena daukien auzitegiak Gasteizkoak izango dira.
Zure baimena
Mesedez, leidu arretaz politika hau, eta ziurtatu ulertzen dozula, eta ados zagozala, gure zerbitzuetan sartu edo horreek erabili aurretik, edota zure datu personalak emon aurretik. Eta, politika horregaz ados ez bazagoz, ez erabili webgune hau, ez eta haren zerbitzuak be, eta ez emon zure daturik. Webgune honetan sartzea, bertako zerbitzuak erabiltea edo zure datuak emotea segiduan adierazoten diran helburuetarako zure datuak tratau daiguzan baimena emoten dozula adierazoten dauan ekintzatzat hartuko dogu.
Nor da zure datuen tratamentuaren arduraduna?
LABAYRU FUNDAZIOA
IFZ: R4800525J
COLON DE LARREATEGI KALEA 14, 2. ESK.
48001
BILBO, BIZKAIA
Zelan lortu doguz zure datuak?
Gure bezero bazara, zeuk emon deuskuzuz off-line, gure zerbitzuak eskatzean, zugaz daukagun kontratuaren hartu-emonari eusteko.
Datuak webgune honen bidez emon badeuskuzuz, informazinoa biltzen dogu, esate baterako, gunean sartzen zaranean, datu personalak emotea eskatzen dauan inprimaki bat beteten dozunean, informazinoa edo eukiak kargetan dozuzanean, edota gugaz zuzenean hartu-emonetan jartean. Erabilera horreek edota horregaz lotutako informazinoa tratau eta erregistrau geinkez, bai modu independente baten eta bai hirugarrenen zerbitzuen laguntzaz, bai eta cookieak erabiliz (gura badozu, hemen klik eginez, nabigatzaileetako cookieen konfigurazinoaz informazino gehiago lortu zeinke) eta jarraipenerako beste teknologia batzuk erabiliz be.
Zure borondatez zure datu personalak emoten dozuzanean, informazino hori emoteko gaituta zagozala bermatzen dozu, eta informazinoa benetakoa, egiazkoa, zehatza eta eguneratua dala, ez dala konfidentziala, eta ez dauala kontratupeko murrizketarik hausten, ez eta hirugarrenen eskubiderik be.
Zure datuak zuzen eta eguneratuta eukiteko erantzukizuna daukazu, eta, horrela egingo ez bazendu, LABAYRU FUNDAZIOAK ez leuke ezelango erantzukizunik eukiko.
Hirugarrenen datuak
Beste persona batzuen datuei jagokenez, horreen pribadutasuna errespetau behar dozu, eta arreta handia jarri behar dozu euren datu personalak argitaratzeko orduan. Gogorarazo gura deutsugu, erabiltzaile moduan, zure datu personalen tratamenturako baimena emon zeinkela bakarrik, baina ez hirugarrenei jagokena, eta hirugarrenen datuak emotea izaera personaleko datuak ixtea dala.
Hirugarrenen datu personalak emoten badozuz, zure erantzukizuna da aurretiaz persona horren berariazko baimena lortzea datuok erabilteko eta jakinarazoteko, eta zeurea da haren datuak gure fitxategietan sartu dirala jakinarazoteko ardurea.
Hirugarrenen datuak haren baimen barik argitaratzeak, datuen babeserako araudia haustea ezeze, hirugarren horren ohorerako eskubidea, intimidaderako eskubidea edo norberaren irudirako eskubidea haustea adierazo leike, eta maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoak, ohorerako, norberaren eta familiaren intimidaderako eta norberaren irudirako eskubideen babes zibilari buruzkoak, arautzen ditue eskubide horreek.
Zer helburugaz tratetan doguz zure datuak?
Hainbat helburu euki leikez tratamentuak, esate baterako:
- Gaur egun gure bezero bazara edo bezero potentziala bazara, zure enkarguak kudeatzeko, eskatutako zerbitzuak emoteko (eta, irakaskuntzearen esparruan, eskolak emoteko, itzulpenak egiteko, euskereari buruzko ikerketa-jardueretarako eta dibulgazinorako…).
- Zugaz daukaguzan hartu-emonei eusteko eta zugaz komuniketako, eta kontratu bidezko hartu-emona edo hartu-emon komertziala kudeatzeko, barruan hartuta salmenta osteko zerbitzuak eta bermea, zerbitzuen kudeaketea eta fakturazinoa, edota eskatutako produktuak.
- Gure webgunearen erabiltzaile hutsa bazara eta hondino bezero ez bazara, on-line egiten deuskuzuzan eskariak bideratzeko.
- Zure curriculumeko datuak emoten badeuskuzuz edo zure curriculuma bialtzen badeuskuzu, zugaz hartu-emonetan jarteko eta garatu geinkezan aukeraketa-prozesuak kudeatzeko.
- Zure interesen arabera zuretzat egokiak izan leitekezan produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko; erabiltzaile nahiz bezero moduan zure esperientzia hobetzeko; gure zerbitzuak gehiago garatzeko, personalizetako eta hobetzeko, erabiltzaileen edo bezeroen lehentasun, esperientzia edo zailtasun arrunten edo personalen arabera; profil komertziala landu ahal izango dogu emondako informazinoa oinarri hartuta, baina ez dogu erabagi automatizaurik hartuko profil horretan oinarrituta.
- Bi kasuotan, zugaz hartu-emonetan segiduteko eta zugaz komuniketako, eretxi- edo gogobetetasun-inkestak egiteko eta gure jarduerei, produktuei edota zerbitzuei buruzko informazinoa zuri bialtzeko (publizidade-mezuak eta mezu komertzialak barruan dirala, informazinoaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren helburuetarako) .
Zenbat denporan gordeko doguz zure datuak?
Emoten deuskuzuzan datuak 6 hilabetez gordeko doguz, kontratuaren hartu-emona amaitzen danetik hasita, bezeroen kasuan, eta datuak ezabatzea eskatzen ez deuskuzun bitartean, webgunearen erabiltzaile hutsa bazara. Epe hori igaro ostean be gorde geinkez datuok, horreen tratamentua lege-betekizunak betetera edota erreklamazinoak egitera edota defensara mugatuta.
Zein da zure datuak tratetako legitimazinoa?
Zure datuak tratetako legitimetan gaituen oinarri juridikoa alderdien artean egindako kontratua da (merkataritzakoa, administrazinokoa, lan-arlokoa, salerosketakoa, zerbitzuen prestazinoari jagokona); gaur egun bezero bazara edo bezero potentziala bazara, edota, adibidez, gure webgunearen bidez egin deuskuzun eskaria, webgunearen erabiltzaile hutsa bazara.
Gainera, gure bezero moduan edo webgunearen erabiltzaile moduan gugaz dozun hartu-emon egokitik eratorria dan legezko interesa be badaukagu zure datuak tratetako, datuen mantentze eta kudeaketearen barruan, honako helburu honeek lortzeko:
- Gure webgunearen bidez egindako eskariei erantzutea.
- Gure jarduerei, produktuei eta zerbitzuei buruzko informazinoa bialdu ahal izatea zuri (publizidade-mezuak eta mezu komertzialak barruan dirala, informazinoaren gizarteko eta merkataritza elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 21. artikuluaren helburuetarako), edo edozein enpresak sinatutako lankidetza-hitzarmenaren ondorio diran hirugarren erakundeei jagokena.
- Taldeko beste enpresa batzuei zure datuak jakinarazotea, bezeroari zerbitzu osoa edo espezializatua emon ahal izateko, diziplina askotako taldeen esku-hartzea eskatzen dabenean; eta barruko administrazino-helburuetarako.
- Eretxi-inkestak, gogobetetasun-inkestak… egiteko.
- Iruzurren prebentzinorako.
Helburu horreek bateragarriak dira zure datuak jasotzera eroan ginduzan hasierako helburuagaz (zugaz daukagun kontaktua eta komunikazinoa kudeatzea eta gure hartu-emonari eustea); baina, dana dala, aitatutako helburu horreetarako zure datuak emotea borondatezkoa da beti, eta gure legezko interesaren gainetik egongo dira beti zure interesak, eskubideak eta askatasuna; beraz, zure datuak ezabatzea eskatzen badeuskuzu eta zure datuak helburu horreetarako erabilteari itxi deiogun eskatzen badeuskuzu, halaxe egingo dogu; blokeeta euki geinkez, dana dala, erreklamazinoak egiteko, izapidetzeko edota defendiduteko.
Babes berezi bati lotutako datuak emon badeuskuzuz, horreek tratetako legitimazinoa zure berariazko baimena izango da. Baimen hori zure datuak bialtzean, argitasunez emoten deuskuzuz, datuak emote edo bialtze hori baimentzea adierazoten dauan baiezko ekintza argitzat hartuko dalako.
Zer hartzaileri emon geinkioz zure datuak?
Barruko administrazino-helburuetarako emongo jakez datuak beste enpresa batzuei, helburu horreen barruan hartuta bezeroen datu personalen tratamentua.
Jakin eizu emoten deuskuzuzan datuak hirugarren erakundeei jakinarazo lekikiezala, lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzino legitimoagaz zerikusi zuzena daukien helburuak beteteko; esaterako:
- Herri Administrazinoetako erakundeei, horreei datuak jakinarazoteko legezko betebeharra dagoanean (zerga-administrazinoa, gizarte-segurantzako erakundeak, lan-ikuskaritzak…), notariotzei, erregistroei, mutualidadeei, epaitegiei edo auzitegiei, abokatuei, prokuradoreei, perituei… Jakinarazpen hori lagatzailearen eta lagapen-hartzailearen funtzino legitimoagaz lotura zuzena daukien helburuetarako egingo da.
- Banku-erakundeei, kobrantzak eta ordainketak kudeatzeko.
- Enpresa estatubatuarrak darabilguz, Microsoft, esaterako, Office eta Windows aplikazinoen hornitzailea; enpresa hori aukeratu dogu, Privacy Shield akordioari atxikita dagoalako, eta horrek esan gura dau bere gain hartu dauala datuen babesean Europakoen baliokideak diran eskakizunak beteteko obligazinoa, halan, zure datu personalen babes mailari kalterik ez eragiteko. Privacy Shield akordioa juridikoki loteslea dan tresnea da, EBren eta AEBren artean galdatu leitekena, eta, Europako Batzordearen eretxiz, berme egokiak eskaintzen ditu interesdunen datu personalen babesean. Gura badozu, Microsoft etxearen pribadutasun-politikara jo zeinke, haren webgunearen bidez.
Dana dala, datuak babesteko politika hau onartuz, berariaz eta argi eta garbi, zure baimena emoten dozu zure datuak enpresa horri jakinarazoteko, jakinik datuen nazinoarteko transferentzia adierazoten dauala horrek, Europako Esparru Ekonomikokoa ez dan herrialde batera, eta zure baimena emoten dozu, argi eta garbi, transferentzia hori egin daiten.
Sare sozialetako gure profiletan egin dozuzan iruzkinak gure webgunean argitaratu ahal izango dira, bai eta iruzkin horregaz batera emondako argazkiak be.
Erabiltzaileak hirugarrenen datu personalak emoten baditu zerbitzuen onuradun izan daitezan, datuok jakinarazoteko berariaz eta aurrez hirugarren horreen baimena dauala adierazoten dau, eta datu horreek gure fitxategietan sartu dirala hareei jakinarazoteko ardurea bere gain hartzen dau.
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen dau datu zehatzak, gaur egungoak eta egiazkoak sartzeko, informazinoaren hartzaileei okerrik ez eginarazoteko, bai eta beste erabiltzaile baten tokia ez hartzeko be, webguneko zerbitzu edota eukietan hari jagokozan erregistro-datuak erabiliz.
Zein dira zure eskubideak zure datuak emoten deuskuzuzanean?
- Datuak eskuratzeko eskubidea: zer datu personal tratetan dogun galdetu deikeguzu, eta horreen kopia be eskatu deikeguzu.
- Zuzentzeko eskubidea: zehatzak ez diran datu personalak zuzentzeko eskatu zeinkigu, edo osotu daiguzan osotu beharrekoak, bai eta adierazpen gehigarria eginez be.
- Ezabatzeko eskubidea (ahazteko eskubidea): zure datu personalak ezabatzeko eskatu zeinkigu, honako kasu honeetan: bildu ziraneko helbururako beharrezkoak ez diranean, zure baimena erretiretan dozunean, datu horreek zilegi ez dan modu baten erabili diranean, edota legezko betebehar bat bete ez danean.
- Tratamentua mugatzeko eskubidea: zure datuen tratamentua mugatzea eskatu zeinkigu, eta, kasu horretan, erreklamazinoak egiteko edo defendiduteko bakarrik gordeko doguz.
- Datuen eroangarritasunerako eskubidea: zure datuak erabilera arrunteko eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu baten itzultzeko eskatu zeinkigu (zeuri edo zuk adierazotako hirugarren bati).
- Aurka egiteko eskubidea: zure datuen tratamentuari aurka egin zeinkigu, tratamentu hori fitxategiaren arduradunaren interes legitimoan oinarritzen bada edo publizidade-helburuetarako bada.
Eskubide horreek guztiak egikaritzeko, LABAYRU FUNDAZIORA jo zeinke, sinatutako eskari idatzi baten bidez (COLON DE LARREATEGI KALEA 14, 2. ESK., 48001, BILBO, BIZKAIA), eta NANaren kopia be atxikita. Zure datuetan aldaketarik badago, helbide horretan bertan jakinarazo behar dozu, eta enpresak ez dau ezelango erantzukizunik eukiko, hala egiten ez badozu.
Horreetako eskaera bat jaso ostean, gehienez be, 10 eguneko epean erantzungo deutsugu.
Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren aurrean egin zeinke erreklamazinoa. Erabili zeinkezan eskubideei buruz informazino gehiago euki gura badozu, eta eskubide horreek erabilteko inprimakien ereduak eskatzeko, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren webgunera jo zeinke: www.agpd.es.
Zelan lortu doguz zure datuak?
LABAYRU FUNDAZIOAN tratau doguzan datu personalak interesdunagandik datoz zuzenean.