Martiaren 21a dauka Unescok Poesiaren Nazinoarteko Eguntzat izentauta. Horren harira, Alaska izenburuagaz programa betea prestau dau Euskararen Etxeak hilaren 22rako, arrastiko 19:30etik aurrera.
Castillo Suarezek idatzitako Alaska izeneko liburutik hartu dabe gaia eta izena. Izan be, idazlea bera egongo da bertan liburuaren ganeko barri emoten, Julen Azpitarte kazetariagaz batera.
Horregaz batera, Amaia Hormaetxeak eta Endika Basagurenek Euskara Sukaldatzen izenburuko dokumentala aurkeztuko dabe. Dokumentala AEBetan filmatuta dago, New York, Washington DC eta Miami urietan besteak beste, hainbat persona Castillo Suarezen liburuko poemak irakurten. Bideoaren haria Aitor Garate euskal sukaldariak egindako plater bat da.
Aldi berean, Argi Arte eskolako ikasleen ilustrazinoak ikusgai egongo dira: 18 eta 22 urte bitarteko ikasleek eurentzat euskerea zer dan adieraziko dabe ilustrazinootan.