HizkuntzaZahar-barriak

Ortotipografiako arauak argitaratu ditu Euskaltzaindiak

Posted on

Euskera idatzirako erispideak eta arauak emotea Euskaltzaindiaren egitekoa da. Antxina heldu eutsan bide horri, ortografia, morfologia eta gramatikako gaietan batez be. Toponimian eta lexikografian be aurrerapauso handiak egin ditu. Oraingoan ortotipografiako arauak emon ditu, horretarako sortutako Euskera Batuaren Ortotipografia (EBO) egitasmoaren biartez.

Honezkero lau arau argitaratu ditu arlo horretan: Laburtzapenak: laburdurak eta siglak (196. araua), Sinboloak (197. araua), Letra-estiloak (198. araua) eta Letra larriak eta letra xeheak (200. araua).

Testuak osorik ikusi daitekez Euskaltzaindiaren webgunean, Arauak atalean.