EtnografiaZahar-barriak

Orbelak airez aire Prentsaurrean aurkeztuko da hilaren 6an

Posted on

Orbelak airez airez Nerbioi-Ibaizabal inguruko herrietan herri ondarea batu eta bergizarteratzeko programako emaitza barria da. Emaitza horretan kantuak eta ume-hizkera izan dira oinarria. Hortik abiatuta, material bi osatu dira: kantuen CDa alde batetik, eta unidade didaktikoa bestetik.

Hilaren 6an, eguenean, prentsaurrean aurkeztuko da, Basauriko udaletxean, goizeko 11:00etan.

CDko mamina herrietan bertako informanteai batutako kantu hautuakaz osatuta dago. Kantuok Juan Carlos Irizarrek moldatu eta Galdakaoko Maximo Moreno Musika eskolako eta Etxebarriko Soinuzale Musika Elkarteko ikasle-irakasleen artean grabau dabez. Entzuteko euskarriagaz batera daukaz kantu guztien letrak eta partiturak.

Gida-didaktikoa eta kantu bilduma da bigarren materiala. Gidaren barruan CDa be badator, baina horrez ganera, kantuok eta material tradizionalok eskolan nahiz etxean erabilteko pausu batzuk dagoz. Gida horretan 0-6 urteko umeakaz jarduteko hizkuntza-baliabideak emoten dira: ume-hizkera, esakera okerrak zuzentzeko modua, egoeraren arabera erabilteko moduko esamoldeak, olgetak, jolasak.

Material guztia Nerbioi-Ibaizabal inguruko herrietan bertako informanteei grabatutakoa da, herritik harakoa, barriro be gizarteratzeko, holan trasmisinoa ziurtatzen dala-ta. Bertan dagoz informanteek euren umezaroaz emondako barriak be.

Lan hau, berez, lehendik datorren egitasmo baten emaitza barria da. Zuztarretatik ahora izenagaz egin zan lehen DVD didaktiko bat. Hori lantzeko, Nerbioi-Ibaizabal inguruko hainbat informanteri galdeketak egin jakezan eta bideoan grabau ziran. Orduko emaitzaren kalidadea eta arrakasta ikusita, kontuan hartuta grabazinoetan beste material asko egoala, jarraipena emon jakon.

Egitasmo honetan honeek udalok parte hartu dabe: Arakaldo, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Orozko eta Zaratamokoak. Lana Labayru Ikastegiak egin dau.