Urri osoan zehar hainbat eta hainbat jarduera eratu dira Ondarearen Europako jardunaldien barruan, urteroko moduan. Han eta hemen, herririk herri, erakundez erakunde, hitzaldiak, aurkezpenak, bisita gidatuak, ibilbideak, tailerrak… danetarik egon da.
Oraindino be geratzen dira ekitaldi batzuk ikusteko edo parte hartzeko moduan hilaren azkenengo egunotan.
30ean Busturian herriko auzo eskolen eta ikastetxeen ganeko bideoa erakutsiko dabe. Maruri-Jataben landa eskolaren ganeko erakusketan hitzaldia egingo dabe.
31n Balmasedan ibilaldi baten bitartez erakutsiko dabez herrian hezkuntzarako gune nagusiak izandakoak. Berriatuan hitzaldia, bideo-proiekzinoa eta erakusketa egingo dabez. Diman Artaungo eta Obako auzo-eskolak ardatz hartuta, bisitea egingo dabe. Galdakaon ibilbide gidatua egingo dabe herriko eskoletan zehar. Markinan eta Orozkon be hitzaldiak egingo dira.
Gogoratu jarduera guztiotan parte hartzeko erreserba egin behar dala, aforo mugatua dagoala-ta.