Zahar-barriak

Olgetan ikasi

Posted on

Udako sasoia egokia da umeek eta helduek gauza ezbardinak egiteko, eta astialdia aprobetxetako beste gauza batzuk eta beste era batera ikasteko. Gaur egun hainbat herrik eta erakundek eratzen dabez udalekuak umeentzat, entreteniduteko ezeze modu ludikoan hainbat gauza ikasteko be.

Horretara dator gure inguruan hainbat museok egiten daben eskaintza. Museo handietan zertan esanik ez, baina museo txikiago eta hurrekoago batzutan be eskaintza zabala dago.

Bizkaian Bizkaikoa deritxon erakundean batuta dagoz herrietako museoetako asko, eta han bilatu daiteke non zer dagoan. Guk batzuk aitatuko doguz, argi itxita horregaz ez dala aukerea agortzen.

Diman, Antzastin, baserriko bizimoduko hainbat osagarri ikusiko eta ikasiko dabez umeek. Bermeoko Arrantzaleen Museoan tailerrak egingo dabez. Bakioko Txakolinguneak udako oporretarako programea egiten dau. Balmasedako La Encartadak uztailean «Encartuda» udaleku tematikoak antolatzen ditu. Gernikako Euskal Herria Museoak be udako jarduerak ditu umeentzat.

Bilatu bakotxari ondoen jatorkona eta animau halakoetan parte hartzen eta ondo pasetan.