Justa Oregik dino oiloei arrautzak ezartzeko arrautzak auzotik ekarten ebezala; egundo ez ebezan etxekoak ipinten. Auzokoak, ostera, eurenera etorten ziran arrautza bila.
Udabarrian oiloak lokatu egiten ziran; gaur egun, barriz, oiloak lokatu be ez dira egiten, antza danez. Martiko oilandak izaten ziran urterako onenak.
Oilo handia zanean, dozena eta erdi arrautza ipinten jakozan; txikitxuagoa zanean, dozena bat. Lokatzen zanean, oiloa kamarara eroan eta tapauta ipinten eben eskapau ez egian. Jaten emoteko kanpora ateraten eben.
Txitak ateraten hasten zanean arrautzaren bat urten ezinik lotu ezkero, txapa eskinan edo behekosuaren ondoan ipinten eben, beroa emon eta arrautza guztiak aprobetxetako.
Arrautzak norberak gura dauan lekuan ipini eizan, abizaria ipinten jakon. Abizaria harrizko arrautzea zan, baina gainean arrautzearen moduko azal zuria eukan.