BarriketanEtnografia

Oiloak etxean koiu

Posted on

Areatzako Maribel Gorostizagoizak dinoskun lez, oiloak norberak etxean hazitako txitak izaten ziran. Oilarra be egoten. Oiloa danetik ibiltekoa danez, alanbreagaz zarratuta eukiten zan oilategia. Barruan fruta-arbolak be eukiten zituen: okaranak, madariak, sagar banaka bat, melokotoiak, hikoak…  Oilategiaren barruan eukiten ziran, oiloek sats asko egiten dabelako eta fruta-arbolei satsa ondo jatorkelako. Bitarteka, oilo bat lekuren batera joan, habia egin eta txita-bandeagaz agertzen zan.