Zahar-barriak

Musika-Música jaialdia

Posted on

Honezkero bidea egin dauen jaialdia da Musika-Música, martiko asteburu baten programa bete-betea dakarrena Bilboko Euskaldunara urtero.

Martiaren 1, 2 eta 3an, hainbat gai, konpositore, garai edo uritako musika entzungo da Euskalduna Jauregiko zazpi agertokitan, aldi berean. Programak 70 kontzertu baino gehiago hartzen ditu barne.

Aurtengo edizinoak itzulpengintzan edo birsorkuntzan jatorria daukien soinu irudien kaleidoskopioa dakarsku.

Musikariak, orkestrak, kantariak, abesbatzak. Danetarik entzuteko eta gozatzeko aukerea egongo da. Eta ezin aitatu barik itxi musikari gazteei egiten jaken tartea.

Danentzako gustuko musika-saioak eskura, egitarau oparoaren bitartez gozatzeko.