Eusko Jaurlaritzak MuseoTIK ataria jarri dau herritar guztien eskura. Guztira berrogei bat museo eta ondare-erakunderen objektuak, piezak, artelanak, eskutitzak edota dokumentazioa aurkitu daitekez bertan.
Atariaren helburuen artean dago eskuragarritasuna, artea eta kultura edonorren eskura edonoiz eta edozein lekutan jarriz. Era berean, nabigazio aukera barriak eskainiko ditu, askoz intuitiboagoak. Plataforma barrian 3D bisorea eta erresoluzio handiko irudi galeria dagoz, bildumei eta egileei buruzko edukiakaz eta istorioakaz batera.
Atarian museoetako jarduera-agenda dago, kultura-ondarea bizitzea erraztuz holan. Ganera, norberaren gustuetara egokitzeko aukera egongo da, bilduma personalizatuak sortuz.