Munduenea munduko ipuinen etxea da, horregaitik mundu osoko ipuinek daukie lekua bertan. Mundu oso hori, ostera, gure Bizkaia da, handik eta hemendik etorritako jentea bizi dalako gure artean.
Gure auzoko horreek dira ipuin-kontalariak kasu honetan, bakotxa bere herrialdeko ipuin baten egilea. Horretara, guk herrialde horreetara egin geinke bidaia, bertako kulturea ezagutzeko.
Oraingoan honeek dira hamar ipuinok, euren hizkuntza eta nongoak diran adierazita: Yolotli, bihotz-txiki, gaztelania (Mexiko); Etxe bete gonbidatu, persiera (Iran); March erregearen sekretua, ingelesa (Britainia Handia); Awara, kukama (Peru); Ozeano Bareko perlak, tagaloa (Filipinak); Arbia, ukrainera; Waweleko herensugea, poloniera; Negar egiten zuen ogro gorria, japoniera; Hacivat, Karagöz eta magia, turkiera; eta Shertat tripontzi zuhurra, hassania (Mendebaldeko Sahara).
Ipuin bakotxa jatorriko hizkuntzan eta euskeraz dago. Eta ganera, leiduteko ez eze, entzuteko audioa be badaukie.
Bilduma osoa hemen dago ikusgai: munduenea. labayru.eus