LiteraturaZahar-barriak

Mitologiari buruzko erreferentziako lan barria

Posted on

Jon Mentxakatorre da lanaren egilea. Izenburua: Euskal ahozko ipuinak eta lurpeko eremua. Antologia eta azterketa. Zornotzako udalak urte birik baten deitzen dauen Santi Onaindia ikerketa-bekaren laguntzaz egindako lana da, Labayru Fundazioak argitaratua.

Lan honetan, gure tradizinoko ipuinen artean, lurpeagaz zerikusia dauken pertsonaiak eta gertaerak hartu ditu gogoan. Halakoak non, zelan, zer egiten agertzen diran aztertu dau Jonek, sakon aztertu be.

Horrez ganera, testu antologia ederra gehitu deutso lanari, berak iturritzat erabilitakoen artean aukeratuta.

Liburu bikotxa da, batean azterketa eta bestean antologia daukana. Aurrera begira erreferentea izango da, duda barik.