HizkuntzaZahar-barriak

Mintegia eratu dabe Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltzaindiak Euskerearen Legearen 40. urteurrenean

Posted on

Sabino Arana Fundazioak eta euskaltzaindiak jardunaldia eratu dabe uztailaren 15erako.

2022an beteko ditu 40 urte EAEko Euskerearen Erabilerea Normalizetako Oinarrizko Legeak, erkidegoko hizkuntza politikea arautu dauen lege nagusietakoa izan danak. Mintegian gogoeta egin gura da etorkizunera begira lege horrek ondino egin leiken ekarpenaren ganean.

Antolatzaileen helburua hausnarketarako, esperientzien trukerako eta alkarlanerako foro bat eskaintzea da, sensibilidade eta ikuspegi ezbardinak batuta.

Sarrerea egingo dabe Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren presidenteak, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Miren Dobaran Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

Hizlarien artean, hainbat arlotakoak dagoz. Egitarau osoa hemen:

Administrazinokoak: Josu Erkoreka, Joseba Lozano, Iñaki Arruti.

Hezkuntzakoak: Begoña Pedrosa eta Iñaki Etxezarreta.

Hedabideetakoak: Ibone Bengoetxea eta Iban Arantzabal.

Mintegia presentziala izango da, baina streaming bidez be jarraitu ahal izango da. Parte hartzeko izena emon behar da garagarrilaren 13ra arte, 94 405 64 50 telefonora deituta edo idazkaritza@sabinoarana.eus helbide elektronikora idatzita.